Zure ongizate emozionalarekiko konpromisoa

Psikologia nire bokazioa da, pertsonen autoezagutza, sendatze eta hazkuntza emozionalaren prozesuan laguntzeko konpromisoa, bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

"Bizitza bete eta kontziente batera bidelagun"

Niri buruz

Maider Saralegi Sánchez
Osasun Psikologo Orokorra

Kaixo, Maider Saralegi Sánchez naiz, haurtzaroan, nerabezaroan eta helduen osasun psikologo orokorra.
Nire lana psikologo gisa autoezagutza prozesuan laguntzea da, oreka emozionala lortzeko eta ongizatea hobetzeko beharrezko tresnak eskainiz.

Oso txikitatik oso lotuta sentitu naiz giza sentikortasunarekin eta besteei laguntzeko gogoarekin. Nire psikologiarako bokazioa argia izan da beti: Psikologian graduatu eta ondoren Osasun Psikologia Orokorreko masterra burutu nuen. 5 urte baino gehiagoko esperientziarekin, haur, nerabe eta helduentzako banakako terapia eskaintzen dut, baita familiei eta bikoteentzako laguntza-terapeutikoa ere.

Nire ikuspegi-terapeutikoa entzute-aktiboan eta errespetuz eta akonpainamendu enpatikoan oinarritzen da. Pertsona eta egoera bakoitza bakarra da, beraz, nire lana norbanako bakoitzaren behar zehatzetara egokitzen dut, baldintzarik-gabeko onarpenerako espazio seguru bat sortuz.

Elkarrekin egiten dugun lan guztian, zure emozioak ulertzen eta kudeatzen lagunduko dizut, zure bizitzan sortzen diren oztopoei aurre egin eta gainditzen. Nire helburua zure barruko mundua arakatu, bakea aurkitu eta ongizate emozional handiagoko egoera batera joateko ingurune bat eskaintzea da.

Maider Saralegi Sanchez - Psicologa Sanitaria General